Sartu zure etxean urrea eta errautsak
Dena dago salgai, dena eskuragai
Komunikazio hautsien hizkuntzan
Utzi lur errea zure atzean
Itsuen diktadurak
Gidatzen pausoak
Pobreziaz zikin daude
Zure jantziak
Eraikin-dorreak ez ikusteko sekula zerua
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza
Oparitu lore ximelak
Teknologia odol trukean
Kristal beltzezko metropolian
Nagusi da plastiko usaina
Kontsumismoak
Kontsumituta
Sentitzen duzu
Ezereza
Salto egizu
Sarea egon behar delakoan
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza
Eta neska bat leku urrun batean
Kaletik hankutsik doa lantegira
Bere eskuak bataila eremuak
Bera ere ari da bizitzen bere ostiral beltza
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Ostiral beltza
Bizi ezazu zure
Ostiral beltza