Zenbatzen porrotak
Eta kolpeak
Giza arrazoiak
Suntsitu ninduen
Egi-pentsa
Gezur-esan
Kontra-ekin
Gerra-barne
Buru-hego
Mundu-saldu
Astun-damu
Oker-hartu
Ni ere oker nintzen
Uste nuenean
Izan behar nintzela
Izango ez nintzena
Nire hiltzaile guztiak
Badira ene baitan
Nire hiltzaile guztiak
Haien artean ni aurrena
Esan nituen
Gezur guztiak
Bizi gabeko
Egun ederrak
Bake-hilda
Izen-gabe
Haize-lurra
Mutu-bizi
Argi-odol
Ilun-eder
Lege-itsu
Zeru-laban
Begiratu ezean
Erroma zaharrak
Traidoreei
Ordainduko die
Nire hiltzaile guztiak
Badira ene baitan
Nire hiltzaile guztiak
Haien artean ni aurrena
Gaueko bisitariak
Tristeziaren gurpiletik ezin atera
Ausardiaz, koldarkeriaz
Saiatu nintzen
Patua engainatzen
Elementuak ordezkatzen