Nor izan da
Bizitza bortxatu duena
Bi mundutan
Ezin zeharkatu
Ezin ailegatu
Estu itzazu loturak
Eta hautsi hezurrak
Iragana
Ezin kontrolatu
Ezin gogoratu
Historian zehar
Desagertuz goaz
Ta geratuko da
Irabazleen
Garai iluna
Eta denborak
Berriro suntsitu gaitu
Amaiera
Dago inguruan
Beti esperoan
Gu bagara
Antzerki anker batean
Eta zeruan
Dago etsipena
Lauso bezain ilun
Historian zehar
Desagertuz goaz
Ta geratuko da
Irabazleen
Garai iluna
Zuen miseriazko tronuetan
Sinesten duzue
Infinitoa dagoela zuei begira
Baina guk listua botako dugu
Zuen ardora
Historian zehar
Desagertuz goaz
Ta geratuko da
Irabazleen
Garai iluna
Garai ilun
Garai ilun
Garai ilun