Mila kilometro
Egin zenituen
Bere ganaino
Heldu arte goizean
Ta bihotzera
Joan zitzaizkizun
Galdutako balak
Saihestu zenituen
Ez, ez saiatu josten
Gerra eta bake
Garaietan
Arimaren pusketak
Eta itsaslabar
Sakon urrunean
Zetzan lore usainaz
Gorritu zen zerua
Baina orain bizitza abaildu egin da
Maitasunak hil dezala erromantzea
Bi ibiltari zauritu kale mortuan
Noraezean dabiltza etxe bila
Elkar ikusita
Erloju guztiak
Bihotz taupadek
Gelditu egin zituzten
Hots, hotzaren hotzean
Hotel merke baten
Ilunean
Udako sargoria
Zientzia gordinena
Egin al zenuten
Entzun bitartean
Goizeko txori kantak?
Zuen gainetikan
Zaldi zuri saldo
Basati bat
Pasatu balitz bezala
Baina orain bizitza abaildu egin da
Maitasunak hil dezala erromantzea
Bi ibiltari zauritu kale mortuan
Noraezean dabiltza etxe bila
Baina orain bizitza abaildu egin da
Maitasunak hil dezala erromantzea
Bi ibiltari zauritu kale mortuan
Noraezean dabiltza etxe bila