Jasota zeuden ukabilak
Normaltasunaren diktaduran
Ke eta su artean
Sortu ziren kantuak
Egun ilunak dira
Ta gau argitsuak
Kantu tragiko bat
Gure ariman
Itsaropentsu egoteko
Arrazoirik ba ote da
Gorroto ta amodioa
Itzaltzen ez badira?
Egun ilunak dira
Ta gau argitsuak
Kantu tragiko bat
Gure ariman
Gaztaroa izeneko
Toki goibel batean
Bizitza
Gure gelan ta kalean
Etor bedi gure bila
Disonantzia
Baina orain
Hautsi ideia
Baina orain
Aurrera begira
Baina orain
Itxi atea
Bilatu
Galdera
Egun ilunak dira
Ta gau argitsuak
Kantu tragiko bat
Gure ariman