Azkenaldian sortua izan den
Jolas berri bat dute
Zein izango ote gure errege
Zein zaldi ta zein putre
Utzi nazazu, etzaitut behar
Aske naiz orain
Begira ezazu, zure ingurura
Erdoildu zara
Giltzapeturik daude egiak
Lurpean oroimenak
Gezurren joko ziztrin honetan
Ahaztu ezazu ausardia
Utzi nazazu, etzaitut behar
Aske naiz orain
Begira ezazu, zure ingurura
Erdoildu zara
Nirea den hau zainetan eramaten dudalako
Beste batzuek okertzat jotzen ari direlako
Maite ditudan guztiek defendatu zutelako
Eta beste guztientzat zabaldu nahi dudalako
Utzi nazazu, etzaitut behar
Aske naiz orain (Eta entzungo nauzu!)
Begira ezazu, zure ingurura
Erdoildu zara (Orain disfruta ezazu!)