Iratzar hadi behingoz!
Hamaika ergelkeriz bete digute burua
Haize arrotzez dator olde neurtua
Nondik gatozen jakin ez, edo ahaztua
Itzaltzen doa Amaren sua
Debeku eta zigor
Bidezidor
Eztarriak idor
Sustraiak egarri, larri
Hitza aldarri
Iratzar hadi behingoz!
Euskaraz mintzatzearren bi tiroz garbitu
Halakoak historiak jan ditu
Mutu geratu zirenez ez zaitez harritu
Sistemak horrelaxe nahi zaitu
Debeku eta zigor
Bidezidor
Eztarriak idor
Sustraiak egarri, larri
Hitza aldarri
Iratzar hadi behingoz!
Debeku eta zigor
Bidezidor
Eztarriak idor
Sustraiak egarri, larri
Hitza aldarri
Iratzar hadi behingoz!